Gure eztia natural-naturala da, %100 garbia. Ez du ez osagarririk ezta kontserbagarririk ere.

Erlauntzetik zuzenean ateratzen dugu eta berehala ontziratzen dugu jendeari saltzeko, inolako prozesu industrialetik pasatu gabe.

Ezti mota ezberdinak eskeintzen ditugu:

miel-naranja LARANJA-EZTIA


Anbar argiaren kolorea du, lurrintsua eta zapore leunekoa. Lasaigarri bikaina, loarazteko aparta. Espasmoen kontrakoa ere bada.

miel-eucaliptoEUKALIPTO-EZTIA


Oso aromatikoa. Arnasbide eta gernu-bideetarako antiseptikoa da, eta eragin baltsamiko eta bermifugoak dauzka. Arnasbideetako katarro eta afekzioei aurre egiteko egokia. Diabetikoentzako onena.

miel-romeroERROMERO-EZTIA


Aromatikoa eta gozoa. Gibelaren estimulatzaile eraginkorra, gibelaren kongestioa kentzen laguntzen duena. Digestio-aparatuko ultzeretarako eta dismenorrearako oso egokia. Hipertentsiodunentzat ez da egokia, eragin bizkorgarri urria duelako.

miel-milfloresMILA LOREKO EZTIA


Aldi bereko zenbait loralditatik eratortzen denez, oso kolore eta zapore aldakorrak dauzka, baina oro har anbar ilunaren kolorea du, eta zapore sendoa. Hanturen kontrakoa, digestio-laguntzailea eta orbaintzailea.

miel-tomilloEZKAI-EZTIA


Gorrixka eta zapore atseginekoa. Hanturazko arnas afekzioetarako, konbultsio-eztulerako eta asmarako egokia. Arteria-presioa erregulatzen du. Oso bizkorgarri egokia da nekearen eta asteniaren aurrean.

 

miel-brezoTXILAR-EZTIA


Kolore kaoba iluna du. Zaporez ez da oso gozoa, eta mingostasun-ukitu bat ere badu. Oso gomendagarria da bihotz-arazoetarako: gutxiegitasun koronarioa, arritmiak, kardiopatiak, bularraldeko angina eta infartua. Maskurian, giltzurrunean eta uretran harriak eta hanturak sortzea prebenitzeko ezin hobea. Erreuma kontrakoa. Mineral ugari dituenez, oso egokia da anemiari, apetiturik ezari eta nekeari aurre egiteko.

miel-lavandaIZPILIKU-EZTIA


Bronkio-afekzioetarako, kukurruku-eztulerako, eta urdaileko eta duodenoko ultzeretarako egokia.

 

miel-castañoGAZTAINONDO-EZTIA


Odol-zirkulazioa errazteko oso egokia.

miel-polenPOLENA


Polenak karbohidrato ugari dauzka, eta horregatik elikagai osagarri ezin hobea da makalaldietarako. % 20an proteina da, organismoaren funtzionamendu egokirako ezinbestekoa, eta mineral eta oligoelementu asko ere baditu, zelulen, muskuluen eta eskeletoaren funtzioetarako lagungarri. A bitaminan aberatsa izaki, lagungarri bikaina da gorputzaren hazkuntzarako; B bitaminak, berriz, nerbio-sistema orekatzen du.

jalearealERREGINA-JALEA


Oinarrizko edo atseden-egoerako metabolismoa hobetzen eta igotzen du. Antioxidatzailea da, eta zelulen metabolismoa hobetzen du. Ehun epitelialak birsortzen ditu. Epitelio-zahartzea atzeratzen du. Larruazala hidratatzeaz gain elastikoagoa ere bihurtzen du. Antiseptikoa da. Defentsak indartzen ditu. Birusei, mikrobioei eta mota guztietako toxinei erasotzen laguntzen du. Arteria-presioa normaltzen laguntzen du, hau da, hipotentsiodunen arteria-presioa igotzen du, eta hipertentsiodunena, aldiz, jaitsi egiten du. Odol-zirkulazioa hobetzen du. Hipotalamoa bizkortzen du. Muskuluen eta buruaren nekeari aurre egiten laguntzen du. Antsietatea eta urduritasuna murrizten ditu. Guruin suprarrenalen funtzionamendua hobetzen laguntzen du.

 

propoleoPROPOLIA


Bakterioen eta birusen kontrakoa da, baita immunoestimulatzailea, hanturen kontrakoa, orbaintzailea eta pixka bat analgesikoa ere.