Erregina-jaleak hamaika ezaugarri on ditu gure osasuna hobetzen lagunduko dizkigutenak.
Oinarrizko edo atseden-egoerako metabolismoa hobetzen eta igotzen du. Antioxidatzailea da, eta zelulen metabolismoa hobetzen du. Ehun epitelialak birsortzen ditu. Epitelio-zahartzea atzeratzen du. Larruazala hidratatzeaz gain elastikoagoa ere bihurtzen du. Antiseptikoa da. Defentsak indartzen ditu. Birusei, mikrobioei eta mota guztietako toxinei erasotzen laguntzen du. Arteria-presioa normaltzen laguntzen du, hau da, hipotentsiodunen arteria-presioa igotzen du, eta hipertentsiodunena, aldiz, jaitsi egiten du. Odol-zirkulazioa hobetzen du. Hipotalamoa bizkortzen du. Muskuluen eta buruaren nekeari aurre egiten laguntzen du. Antsietatea eta urduritasuna murrizten ditu. Guruin suprarrenalen funtzionamendua hobetzen laguntzen du.